– DIRU KONTUAK
Ikuskaritza-txostena sinatzea egin dugu.
– BILTZAR PRESTATZAILEA ETA BATZAR NAGUSIA
Bi bilera horien datak eta deialdiak berretsi ditugu, arauek erregulatzen duten bezala.
– LANEKO BAZKIDE BERRIEN PROPOSAMENA
Lau lankideren gaineko informeak osatzeko nahikoa daturik ez, gaur egun, eta ekainean izango direlakoan proposamena orduan aurkeztuko du zuzendaritzak.
– KONTSEILU ERREKTORE KIDE BERRIEN PROZESUA
Gurasoen ordezkari berriak hautatzea falta. Kolaboratzaileen eta laneko bazkideen ordezkariak izendatuta daude.
– ESZEDENTZIAK
Laneko bi bazkidek umeak zaintzeko egin duten eskaera bana onetsia da.
– BATU ANTOLAKETA ARRASATEN
Zuzendaritzak ikasturte honetan martxan jarri du TRE-BATU deituriko esperimentazioa. Atera dituen ondorio baikorrekin batera, Arrasaten hori nola antolatu birkontsideratu egin du eta baimena eskatu du gurasoen ordezkariekin kontrastea egiteko. Onetsi da. Otsailean Kontseilu Errektoreak datuak jasoko ditu eta erabakiko du.
– ZUZENDARI NAGUSIA IZENDATZEA
Prozesua azken fasera heldu ostean, Kontseilu Errektoreak martxan jarri zuen Talde Eragileak proposamena ekarri du
gaur bilerara eta aztertu dugu.
Lan baldintzak eta bestelako xehetasunak hitzartzekotan diren arren, Talde Eragileak egindako proposamena onetsi dugu eta 2021eko irailean Arizmendik hasiko duen etapa berria gidatuko duen Zuzendari Nagusia izendatu dugu.
Era berean, barne komunikaziorako erabiltzen dugun bideaz Arizmendi hezkuntza-komunitate osoari izendapen horren
berri ematea erabaki da.