BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2020/11/26

– DIRU KONTUAK
Aurreikusi genuenez, onetsi ditugu 2019-2020 itxiera eta 2020-2021 aurrekontua urriaren 29aren bileran adierazitako
terminoetan. Ikuskaritza-txostena sinatzea abenduko bileran egingo dugu.

– BILTZAR PRESTATZAILEA ETA BATZAR NAGUSIA
Telematikoki egitekotan garen bi bilera horien datak eta deialdiak onetsi ditugu: Urtarrilaren 14an izango da Prestatzailea eta otsailaren 11n Batzar Nagusia.

– KONTSEILU ERREKTOREAN ORDEZKARI BERRIAK
Bi urtetik behin ohi denez, Kontseilu Errektorean lau urtez ordezkari izan direnek beren ardurak utzi behar dituzte eta hurrengoak hautatzeko prozedura martxan jarri dugu.

– HUHEZIN DUGUN ORDEZKARIA IZENDATZEA
Egungo ordezkaria, Miren Erdozia, berriro izendatu dugu HUHEZIko Kontseilu Errektorean gure ordezkaria izaten jarrai
dezan.

– ESZEDENTZIA
Laneko bazkide batek semearen zaintzarako egin duen eskaera onetsia da.

– ORIENTAZIOAREN ZUZENDARI BERRIA
Arizmendiren Orientazioa, Garapena eta Premia Bereziak saila zuzentzeko egina zen planaren barruan, eta Zuzendari
Nagusiak ardura hori izango zuen profesionala hautatzeko prozesua kudeatu ostean, gaur bere proposamena ekarri du.
Izendapena berretsi dugu.

– GAI JAKIN BATZUEI BURUZKO KONTU EMATEA

  • GIZARTE-EKIMENEKO KOOPERATIBA. Arizmendi gizarteekimeneko kooperatiba izendatzeko eskaera tramitatzea onetsi dugu.
  • BATU PROIEKTUA (10-14 urteko adina duten ikasleena). 2021eko irailean martxan jartzeko, Arizmendik eskaini behar duen hezkuntza-zerbitzuaz azterketa proposatu du Zuzendaritzak. Hurrengo bileran sakonduko dugu.
  •  ZUZENDARI NAGUSI BERRIA. Kontseilu Errektoreak izendatutako batzordeak bere deskargua egin du. Azken fasean da prozesua.