BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2020/10/29

– DIRU KONTUAK
Garai honetan urtero ohi denez, pasa den ikasturteko ekitaldi ekonomikoaren diru kontuak Laurane Zubia Administratzaile
nagusiak aurkeztu ditu, baita 2020-2021eko aurrekontua ere. Ekitaldia pandemiaren baldintzapean egon da. Horrek
zenbait gasturen eta sarreraren zenbatekoetan eragin nabaria izan du. Ekitaldiak, hala ere, emaitza positiboa eman
du.
Aurrekontuak, bidenabar, bizi dugun egoera berezia aintzat hartu du eta aurreko ekitaldiaren aldagaiak eta zenbatekoak
kontuan izan ditu.
Kontuak gaur adierazitako terminoetan formulatzea onetsi du Kontseilu Errektoreak. Azaroaren 26an egingo den bileran
onartuko ditu, dagokion ikuskaritza-txostenarekin batera.

– GAI JAKIN BATZUEI BURUZKO KONTU EMATEA

  • ESZEDENTZIA. Laneko bazkide batek semearen zaintzarako egindako luzapen eskaera onetsia da.
  • BATZAR NAGUSIA ETA BILTZAR PRESTATZAILEA. Pandemia dela eta, Kontseilu Errektoreak hizpide izan du gure
    kooperatibaren bi organo nagusion bilerak egiteko modua. Bistan da gaurko egoerak horrela jarraituz gero, era telematikoaz egin beharko direla. Hurrengo bileran zehaztuko da.
  • ZUZENDARI NAGUSI BERRIA. Aurkeztu diren hautagaiei buruz eta egiten ari den prozesuaz Kontseilu Errektoreak martxan jarri zuen batzordeak bere deskargua egin du eta prozesuaren egungo faseak eskatzen dituen erabakiak hartu dira.
  • IKASTOLEN ELKARTEA. Dugun ordezkaria berritu da. Julen EraƱak ardura hori bere gain hartu du. Kilometroak 2021 sostengatzeko asmoz, kooperatibako kideei diru ekarpen bat egin dezaten eskatzea erabaki da.
  • KONTSEILU SOZIALA. Azken bileraren berri eman da.