BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2019/09/26

– UDAL ORDEZKARI BERRIA

Kontseilu Errektorean dugun udal ordezkari berria Edurne Unamuno aurkeztu da eta ongi etorria egin zaio.

– IKASTURTEKO PLANA

  • 2018-19 ikasturteko helburuen betetze maila eta 2019-20 ikasturteko helburuak eta antolaketa jasotzen dituen dokumentu onetsiari berrikusia egin zaio.
  • Kontseilu Errektoreak 2019-20an izango dituen aztergai nagusiak eta horien kronograma, bilera-egutegiaren barruan, finkatu dira.
  • Hurrengo bilera urriaren 24an izango da.

– AMETSAK BETETZEKO DAUDELAKO!

  • Horixe bera da abuztuan prestatu, irailean Arizmendiren profesionalei aurkeztu, hauek ekarpenak egin eta urrian gurasoei eskura eman eta adieraziko zaien liburuaren izenburua. Kontseilu Errektoreak horren xehetasunak jaso ditu, baita 2019-20an zehar egingo den komunikaziorako eta kontrasterako aurreikuspena.
  • Arizmendiren komunitate osora heldu nahi da eta 2020- 2021-2022an egingo den hezkuntza-eraldaketaren edukia, arrazoiak eta asmoak partekatu nahi da.
  • Bideo txiki batek lagunduta dator argitalpena.
  • Bestalde, Kontseilu Errektoreak hizpide izan du eraldaketa horrek beharko duen balizko antolaketa arkitektonikoa.

– GAI JAKIN BATZUEI BURUZKO KONTU EMATEA

  • EUSKO JAURLARITZA. Gure Hezkuntza Berezian eta Lanbide Heziketan abuztuan izandako azken jakinarazpenen berri eman da.
  • LANEKO BAZKIDE BERRIAK. 2018ko martxotik hona laneko bazkidetzan izandako bajak kontuan izanez, laneko bazkide berriak egiteko prozesua aktibatu da. Bi txanda aurreikusten dira: Gabonetarako, lehena; eta ikasturte bukaeran, bigarrena. Kontseilu Errektorearen hurren bileran lehen datuak landuko dira.
  • KONTSEILU SOZIALA. Ikasturte honetan bere arreta berezia ze aztergaitara zuzenduko duen adierazi zaigu.
  • IKASTOLEN ELKARTEA. Gure ordezkariak bere eginkizuna bukatu behar duenez, ordezkari berria izendatu behar da. Bestalde, urtero berritzen dugun lankidetza-hitzarmenak 2019-20an hartuko dituen profesionalen eta hauen egitekoen berri eman da.