BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2019/07/11

– KOMUNIKAZIOA 2019-20:

Komunikazioaren arduradunaren eskutik 2019-20an bete nahi den komunikazio plana aurkeztu zaio Kontseilu Errektoreari.

Hiru helburu nagusiak adierazi dira:

  • Arizmendiren barruko komunikazio bideak bizkor mantentzea eta horietan Eraldaketa pedagogikoak izango dituen premia zehatzak bideratzea.
  • Arizmendiren kanpo komunikazio jarduerak bideratzea, interakzio kooperatiboa, soziala, herritarra eta instituzionala sendotzeko.
  • Arizmendiren sustapena lagunduko duten jarduerak antolatzea, bereziki ekarpen pedagogikoa nabarmenduko dutenak.

Hiru helburuoi dagozkien jarduera askotarikoetatik batzuek pisu nabaria izango dute: Eraldaketa pedagogikoa esplikatzen martxan jarriko direnak, batez ere.

Ildo horretan Profesionalen Batzarrean, Gurasoen gelako bileretan, Partaidetza Sozialeko Organoan eta Guraso Foroan, Biltzar Prestatzailean, Batzar Nagusian eta, noski, Kontseilu Errektorean jarduera horiek egitea aurreikusi dira.

– PROFESIONALEN BATZARRA

Pasa den ostiralean, hilak 5, Profesionalen Batzarra egin zen 2019- 2020 ikasturteari dagokion plana aurkezteko. Zuzendariak horren berri eman zuen.

– GAI JAKIN BATZUEI BURUZKO KONTU EMATEA

  • UDAL ZERBITZUA. Ziurtagiriak onetsi eta sinatu dira.
    • Uztailaren 3an, Kursaalen egin zen Kongresuari buruz informatu dute bertan izandako gure ordezkariek.
    • Foro 400 ekitaldian zuzendaritza kideek esku hartuko dute.