BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2019/06/20

– 2019-2020 TARIFAK

Urtero garai honetan ohi denez, hurrengo ikasturtean izango diren zerbitzu eta bestelako kontzeptuen tarifa erabakitzen da:

  • Hileko ekarpenean: 1 € igotzea.
  • Eskola-materialean eta kuota digitalean: igoerarik ez.
  • DBH-4 ikasgai digital espezifikoan 1 € igotzea.
  • Ordenagailu berrietan prezio doikuntza.
  • Jangela eta Garraioan: hornitzaileek aplikatzen digutena.
  • Harrera-gelan, zerbitzu berezian eta Lehen Hezkuntzako zaintzan: igoerarik ez.
  • Inbertsioetarako ekarpen berezian: igoerarik ez.

– 2019-20KO HELBURUAK ETA ANTOLAKETA

Kontseilu Errektoreak azken bileran erabakitakoa betez, ikastolako profesional guztiek zirriborroa jaso zuten, Zuzendaritzak testua lankide guztiei adierazi zien eta Kontseilu Sozialari azalpena egin zitzaion. Ibilbide horretan jaso diren iruzkinak, ekarpenak eta iradokizunak aztertu ditu Zuzendaritzak. Horien gainean  zirriborroan zenbait zuzenketa egin ditu eta konpromiso jakin batzuk (liberazioetan eta lan sari gehigarrietan) hartzeko proposamena luzatu du.

Hori guztia biltzen dituen txostena eskuratu zaie Kontseilu Errektore kideei eta bileran kontrastea egin da. Horren segidan, proposamena onetsi da.

– GAI JAKIN BATZUEI BURUZKO KONTU EMATEA

  • AGENDA 21. Tramitazioaren onarpen ofiziala egin dugu.
  • KONTSEILU SOZIALA. Azken bileraren berri eman da.
  • MONDRAGON
    • Ezagutza taldean hitz egindakoren berri eman da.
    • Kongresua uztailaren 3an egingo da.
    • Foro 400 uztailaren 19an izango da.