BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2019/05/30

– EKITALDI EKONOMIKOAREN EGOERA ETA PERSPEKTIBA

Urteko sasoi honetan ohi denez, Administrari Nagusiak ikasturtearen ibilbide ekonomikoaz kontuak eman ditu. Alegia, aurreikusita genituen gastuak eta sarrerak zertan diren, 2018ko irailetik 2019ko apirilaren 30era bitartekoan, agertu du. Emaitza positiboa dugu eta horrek ematen digun perspektibak 3 helburu bete ahal izango ditugula adierazten du: altxortegia sendotzea, Arrasateko udalari agindutako konpromisoei (jarduera-proiektuak) erantzutea eta eraikin batzuetan premiazko obra txiki batzuk egitea.

– ESKOLA EGUTEGIA 2019-20 IKASTURTEAN

Zuzendaritzak proposatuta eta maiatzaren 29ko bileran gure Partaidetza Sozialeko Organoarekin kontrastatuta, 2019-20 ikasturteko eskola egutegia onetsi dugu.

– 2019-20KO HELBURUAK ETA ANTOLAKETA

Zuzendaritzak zirriborro bat eskuratu eta aurkeztu digu. Bertan 2018-19ko helburuek izango duten lorpen maila agertzen da, baita 2019-20rako proposatzen diren helburuak ere. Horien ondorioz, behar izango den organigrama doitua, arduradunen ordu liberazioak, dedikazio bereziak, lan sari gehigarriak eta bileraegutegia adierazi dira. Zirriborro hau azken hilabete eta erdian zehar zuzendaritza zabalak eginiko prozesuaren emaitza da. Aste honetan zuzendaritza kide bakoitzak zirriborroa lankide guztiei ahoz aurkezteari ekin dio eta Kontseilu Errektoreari eskatu dio idatzizko testua lankide guztiei helarazteko baimena. Azalpenez kontrastea egin ostean, Kontseilu Errektoreak zirriborroa lankideei igortzea hobetsi du, baita Kontseilu Sozialari iritzia eskatzea ere. Horren segidan, ekainaren 20an Kontseilu Errektoreak erabakiko du.

– KONTSEILU ERREKTOREAREN 2019-20 PLANA Datorren ikasturteko aztergai nagusiak aurreikusteko eta horiek planifikatzeko, Kontseilu Errektoreak bilera-egutegia egin du, jorratuko diren aztergai nagusiak egutegian lekutu ditu eta horren guztiaren gainean kontrastea egin du. Onetsi egin da.

– GAI JAKIN BATZUEI BURUZKO KONTU EMATEA

  • Laneko bazkide talde batek eginiko eskaerari erantzutea ebatzi da, Kontseilu Sozialarekin adostu eta gero.
  • Egin diren eszedentzia-eskaerak onetsi dira. Erretiroa hartuko duen laneko bazkide kopurua eta horren gaineko bazkidetza berria hizpide izan da.
  • Kooperatiba epaiketara daroan kasuaren berri eman da.
  • MONDRAGON aurrean dugun ordezkaria berretsi da.
  • Ikastolen Elkartearen aurrean dugun ordezkariak gai jakin batzuen berri eman du.
  • Kontseilu Sozialari planteatu beharrekoa ebatzi da.
  • Huhezi-MU ordezkaritzaren jarraipena argitu da.