BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2019/03/28

– FORMAZIOA KONTSEILU KIDEEI

Kontseilu Soziala eta Kontseilu Errektorea berritu dela eta, Kooperatibaren ardura lanetan ari diren kideontzako formazioa antolatzea erabaki da.

– ARDURADUNEN PLANTEAMENDU LABORALA

Kontseilu Errektorearen erdia berria denez, gai honi tarte handia eskaini zaio bileran. Planteamendu laboralak Kooperatiban duen funtzioa eta ezaugarri nagusiak agertu dira. Ikasturte honetan egingo diren urratsak eta proiekzioa aurreikusi dira.

– GAI JAKIN BATZUEI BURUZKO KONTU EMATEA

  • Athlon eta Arizmendi artean lantzen ari den hitzarmena.
  • Apirilaren 1ean bukatzen da erretiroa, eszedentzia eskaera eta bestelako aldaketen berri emateko edo iragartzeko epea.
  • Ikastoletako lan hitzarmenaren markoan, akordioa egin da lan sariei buruz. Martxoko nominan aplikatuko da.
  • Pasa den martxoaren 27an izan den Partaidetza Sozialeko Organoaren eta Guraso Foroaren bileraren berri eman da.
  • Martxoaren 29an, Gaztelupen, izango den Batxilergoaren espazioa aurkezteko ekitaldi ofiziala iragarri da.
  • Ikasturte honen amaiera bitartean izango diren funtsezko lanak aurreikusi dira:
    • Apirileko kontu kontrola.
    • Udako obrak. Jarduera-proiektuak.
    • 2020-2025 inbertsio plana. Baliabide lehentasunak.
    • 2019-20 planifikazioa: helburuak, organigrama …

– ZENBAIT GAI

Ohi denez, MONDRAGON, Kontseilu Soziala eta Ikastolen Elkartean izan diren albisteen berri eman da.

– HURRENGO BILERAK

Maiatzaren30ean Kontseilu Errektorea