BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2019/02/28

– ERREKTORE KIDE BERRIAK ETA BETERANOAK BATERA
Ekitaldian Zuzendaritza Orokorreko eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Pedagogikoaren kideak bertan zirela, Arizmendiren Batzar Nagusiak hilaren 7an izendatutako kontseilu errektore kide berriak aurkeztu dira. Hauxe zen horien lehen bilera eta, aldi berean, irten behar zutenen azkena, agurrekoa. Lekukoa elkarri pasatzea, organo honen dinamika ezagutzea, egungo egoera eta perspektibak partekatzea eta, bukaeran, mokadutxo bat han bertan dastatzea izan dira bilera honen ezaugarri bereizgarriak.

– GAZTELUPEKO BATXILERGOAREN ESPAZIOEI BISITA
2017an eta 2018an egindako obrek ahalbidetu dituzten espazio eta altzari berriak ikusten jardun dugu , Amaia Antero eta Mireia Muruamendiarazek instalazio horiez azalpenak eman dizkigute solairu bakoitzean.

– KARGU BERRIAK HAUTATZEA
Lehendakaria, Lehendakariordea eta Idazkaria hautatu behar ziren kontseilu kideen artean. Horrelaxe egin dugu: Goretti Maturana lehendakari berria dugu, Jon Otxandategi lehendakariordea eta Leire Okarantza idazkaria.

– AZKEN BERRIEN EMATEA

  • Batzar Nagusiaren datuak. Agertu ditugu 2014tik 2019ra bitarteko batzarren asistentziaren datuak eta kudeaketatxostenari buruzko bozketa-emaitzak. Balorazioa egin da.
  • Matrikulazio datuak. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan izan dugun izen-ematearen datuak agertu dira. Aurreko urtekoekin alderatu ditugu. Euskal Autonomi Erkidegoko ikastoletako datuekin batera analizatu ditugu.

– ZENBAIT GAI
Ohi denez, MONDRAGON, Kontseilu Soziala eta Ikastolen Elkartean izan diren albisteen berri eman da.

– HURRENGO BILERA
Martxoaren 28an egingo da Ferixalekun.

Hau izango denez nire azken berri emailea, Arizmendi osatzen duzuen irakasle, langile, ikasle, guraso eta kolaboratzaile guztiok agurtu nahi zaituztet, elkarrekin ikasten, Ikastola proiektu kolektibo moduan eraikitzen jarrai dezagun. Besarkada bana!