BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2019/01/31

– BATZAR NAGUSIARI ESKURA EMANGO DEN TXOSTENA
Kooperatibaren Batzar Nagusiak otsailaren 7an aztertzeko eta erabakitzeko dituen gaiak txosten batean jaso dira, urtero egin denez. Kontseilu Errektoreak berrikusi du eta onetsi egin da.

– PLANTEAMENDU LABORALA
Azken bileran aurreikusi zenez, Organigrama berrituan diren ardura pedagogiko postu berriei buruzko proposamena Kontseilu Errektoreari eskuratu dio zuzendariak.

Proposamenaren zenbait aspekturi buruzko iritziak, iruzkinak eta galde-erantzunak kontrastatu ostean, planteamendu laboral onartu da, beti ere irekita utziz organigramak etorkizunean izan ditzakeen doikuntzei begira.

Era berean, zuzendaritzari eskatu zaio Kontseilu sozialean planteamenduaren kontrastea egin eta langileen kolektiboan aurkeztu dezala.

– ATHLON ETA ARIZMENDI ARTEKO HITZARMENA
Zuzendariak gure kooperatiba eta Athlon arteko hitzarmena berriztatzeko egiten ari den prozesua zehaztu du.

– ZENBAIT GAI
KONTSEILU SOZIALA: Lehendakariordeak organo honen azken bileran hizpide izan diren gaiak zerrendatu eta adierazi ditu.

– HURRENGO BILERA
Otsailaren 28an egingo da Gaztelupe gunean.