BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/12/20

– LAN SARIAK. 2018KO IGOERA

Ikastolen Lan Hitzarmena gure Kooperatibaren erreferentzia nagusia denez, eta Lan Hitzarmen horren negoziaketa lan sariei buruzko akordioa lortu denez, lan kontratua duten lankideekin dagokion obligazio betetzearekin batera, laneko bazkideen lan sarien igoera egingo da. Urtarrileko nominan eguneratuko dira eta atzerapenak ere orduan ordainduko dira. Hori guztia azalduz jakinarazpen argigarria bidaliko zaie lankide guztiei.

– ORGANIGRAMA DOIKUNTZA

  • Gure kooperatiba egiten ari den eraldaketa integrala kontuan izanez, kudeaketa orokorrari eta berrikuntzari esleitzen zaizkion baliabideak eta antolaketa-mota etengabe behatzen ari gara. Horren ondorioz, 2017an lehen aldaketa sakona egin zen eta 2018an bigarrena. Zuzendaritzak sumatu du doikuntza baten beharra Bigarren Hezkuntzan (Batxilergoan eta DBHn). Horren harira, 2019ko urtarrilean etapa horietako berrikuntzari asti handiago dedikatuko dion bi profesional izendatu dira.
  • Behin doikuntza hauek egin eta gero, organigrama berrituan ari diren profesionalen lan sarien egokitzapena ere eginkizun gelditu da. Zuzendaritzan gaia lantzen ari dira eta urtarrilean Kontseilu Errektoreari proposamena egingo diotela aurreikusi da.

– KONTSEILU ERREKTOREAREN BERRITZEA

Gurasoen eta laneko bazkideen ordezkariak proposatu dira eta Batzar Nagusira aurkeztuko zain ditugu.

– ZENBAIT GAI

  • MONDRAGON: Batzorde Iraunkorraren azken bileren berri jaso dugu.
  • KONTSEILU SOZIALA: Lehendakariordeak organo honen azken bileran hizpide izan diren gaiak zerrendatu eta adierazi ditu.
  • IKASTOLEN ELKARTEA: Azken bileran landutako gaiak aipatu dira. Bereziki Kilometroetako eredu berriaz gurekin egin nahi den kontraste-bilera nola antola dezakegun aritu gara.