BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/11/29

– DIRU KONTUAK

2017/2018 ekitaldiko txostena onartu da eta ikuskaritza-txosten idatziak sinatu dira. Bestalde, 2018-19an sortu zaizkigun aparteko hezkuntza premia berezietako beharrak kontutan izanik, onartuda aurrekontuaren 25.000 euroarlo honetarako esleitzea.

– ZENBAIT GAIREN GAINEKO JARRAIPENA

  • Lan  sariak,  2018ko  igoera.  Ikastolen  Lan  hitzarmena  sinatu  gabe  dago.  Urrats  hori  gabe  Eusko  Jaurlaritzak ez  du  2018ko  diru  laguntzak eguneratuko. Hala ere, egunotan lan hitzarmena sinatuko dela espero da eta horren arabera nominak gaurkotu egingo ditugu.
  • ASHOKA nazioarteko changemaker eskola-sarean Arizmendiri harrera egiteko, azaroaren 13an Madrilen ekitaldia burutu da. Azpimarratu da Izar Ruiz de Austri, Arizmendiko ikasleak ekitaldian emandako hitzaldi bikaina. Harreman sare garrantzitsu bat osatzeko aukera eskaintzen du Ashokako kide izateak, dauden proiektu, eskolak ezagutzeko eta lanerako.
  • Madrilen bertan, bestalde, Arizmendik esku hartu zuen SIMOn eta CICAE jardunaldietan, Batxilergoan eginiko berrikuntzaren aurkeztuz.
  • Azaroaren erdialdean eraldaketa sozialean aditu eta Europako egitasmoetan gako den Charles Leadbeater bisitari izan dugu Santa Teresa gunean.

– BILTZAR PRRESTATZAILEA EGITEKO DEIALDIA

Biltzar Prestatzailea egiteko sasoia heldu da. Batzar Nagusiaren eguna otsailera eraman dugunez, Biltzar Prestatzailea urtarrilean egingo dugu, Gabonetako oporren ostean. Aurreko ikasturteetako dinamika bera edo antzeko baliatuko dugu.  Urtarrilaren 9an izango da. Guraso guztiak deituta daude.

– BATZAR NAGUSIA EGITEKO DEIALDIA

Kooperatibako araudiak ezarritakoa jarraituz, Ohiko Batzar nagusiko deialdia onartu da. Batzarra 2019ko otsailaren 7an izango da, Arimazubi guneko aretoan, ohiko gai ordenaz.

– ZENBAIT GAI

  • MONDRAGON: Azaroaren 14an izandako Kongresua aipatu da.
  • KONTSEILU SOZIALA: Lehendakariordeak organo honen azken bileran hizpide izan diren gaiak zerrendatu eta adierazi ditu.
  • IKASTOLEN  ELKARTEA:  Azken  bileran  landutako  gaiak  aipatu  dira.  Bereziki  azken  Kilometroetako  balorazioa  aipatu  da  eta  hurrengo ikasturtera begira aurreikusten diren aldaketak seinalatu dira.