BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/10/25

– DIRU KONTUAK

Aurreko bileran gogoeta estrategikoa, ikasturteko helburuak eta antolaketa (organigrama) itxi ostean, Administratzaileak 2017-18 ekitaldiko diru kontuak eta 2018-19ko aurrekontua aurkeztu ditu.

Ekitaldiaren itxiera emaitza negatibo arinaz egin da. Udan egindako obren zati handia gastua izan den arren, suertatutako aldeko faktoreek ekitaldia jasangarri egin dute. Urtero bezala, kanpo ikuskaritzak aztertu ditu diru kontuak eta horien zuzentasuna egiaztatu du.

Martxan den ekitaldiaren aurrekontuaren norabidea, iazkoaren antzera, 2018-19an ditugun finantza-konpromisoak artatzera eta altxortegiaren sendotzera zuzenduta dago. Xede horrekin batera, azpimarratu nahi izan da esfortzu berezia egin nahi dela Egitasmo pedagogikoaren baitan. Ekitaldi honetan ez da obra berezirik aurreikusten.

Bai itxiera, bai aurrekontua, adierazitako terminoetan formulatzea onetsi du Kontseilu Errektoreak eta azaroaren 29ko bileran onartuko ditu, ikuskaritza-txostenarekin batera.

– ZENBAIT GAIEN GAINEKO JARRAIPENA

  • Ikastolaren lehendakariak bere karguaren iraupena otsailean Kontseilu Errektorea berritu arte izatea adostu eta erabaki
  • Organigrama berritzeak eragiten dituen lan sari gehigarriak doitzeko, aurreko bileran Kontseilu Errektoreak seinalatu zuen bidea betetzen ari da eta Zuzendaria horren berri eman
  • Gobal Social Economy Forum ekitaldian gure esku hartzea nolakoa izan den eta Arrasate mailan bizitako lankidetza giroa azpimarratu
  • ASHOKA nazioarteko changemaker eskola-sarean Arizmendiri harrera egiteko, azaroaren 13an Madrilen ekitaldia burutuko da. Sare horren garrantzia eta Arizmendirentzako aukera balorean jarri
  • Gizabide fundazioak Arizmendiri luzatutako diru laguntzaz gure esker ona adierazteko, gutuna zuzendu diogu

– ESZEDENTZIA ETA BESTELAKO LAN GAIAK

Amatasun eszedentziaren eskaera bat onetsi da, baita Lagun Aron bazkide batzuen kotizazio aldaketa ere.

– ZENBAIT GAI

  • MONDRAGON: Ezagutza proiektuaren baitan egon diren azken berriak adierazi dira eta Kongresua azaroaren 14an izango dela gogoratu
  • KONTSEILU SOZIALA: Lehendakariordeak organo honen azken bileran hizpide izan diren gaiak zerrendatu eta adierazi
  • IKASTOLEN ELKARTEA: Egindako ordezkari aldaketaz aritu gara eta Elkartetik etorri diren azken berriak hizpide izan dira.