BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/09/20

– GIZABIDEA FUNDAZIOA

Entitate honek bilera egin berri du irailean. Fagor taldeak, bailarako beste eragileekin elkarlanean, bailarako Eraldaketa sozialaren inguruko proiektua abian jarri nahi duen asmoa saretzeko eta egitasmo desberdinak bultzatzeko, Gizabidea fundazioa kudeaketa-tresna juridiko bezala erabiltzea erabaki da.

Arizmendik ere, Gizabideako partaide denez, esku hartuko du proiektuaren garapenean.

– UDAN EGINDAKO OBRAK

Bi obra mota aurreikusiak ziren: Gure pedagogiarekin zerikusia zutenak (Almen, Gazteluondo, Gaztelupe eta Arimazubi) eta udal baimenak eskatzen zuen jarduera-proiektuarenak (Gaztelupe eta Gazteluondo). Lehenak amaitu dira eta bigarrenak burutuko dira azaroan igogailuak instalatzen direnean.

– IKASTURTEKO PLANA

  • Kontseilu Errektorearen eta gainerako organoen bilera egutegia 2018-19rako finkatu da.
  • Ikasturteko helburuak, antolaketa (organigrama) eta horien gida den gogoeta estrategikoa itxita gelditu dira.
  • Aurrekontua urriaren 25eko bileran aurkeztuko da, 2017-18ko kontuen itxierarekin eta balantzearekin batera.

– LAN SARIAK

Pasa den ikasturtean onetsitako eskema kontuan izanez, eta 2018-19rako aurreikusi den organigraman egin diren aldaketak aintzat hartuta, zuzendariak proposamena aurkeztu du. Aurrez eskatu zitzaiona betetzeko, txostenean postuen definizioa, dedikazioa eta sarien estimazioirizpideak zehaztu ditu. Kontseilu Errektoreak azterketarako denboratxoa hartzea erabaki du eta zenbait iritzi jasotzea (zuzendaritza taldearena, postu berrietan direnena eta kontseilu sozialarena). Erabaki arte, beraz, pasa den ikasturtean onetsitako eskemaren arabera jokatuko da.

– ZENBAIT GAI

Kontseilu Sozialaren dinamika abiatzeko urratsak, Mondragon taldeko albisteak, Ikastolen Elkartean dugun ordezkaria berritzea (Espe Nuño izango da), GSEF (Global Social Economy Forum) ekitaldia, EH Bildurekin izaniko bilera, Arrasateko Udalarekin eginikoa eta beste gai batzuk aztergai ere izan dira bileran.