BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/07/04

– GAZTELUPEKO IKASLEN GREBA ARAUDIA
Burutu berri den ikasturte honetan zehar aztergai izan dute ikasleek eta irakasleek, indarrean zegoen araudia egunera ekartzeko asmoz. Gaztelupeko zuzendariak gako nagusiak eta egindako prozesua agertu ditu. Erdietsitako testua datorren bileran ebatziko du Kontseilu Errektoreak.

– 2018-2019 TARIFAK
Urtero bezala, garai honetan gure ikastolak erabakitzen du zerbitzu eta bestelako kontzeptuen tarifa datorren ikasturterako: • Hileko ordainketan: 1 € igotzea. • Igoerarik ez eskola-materialean eta kuota digitalean. • Jangela eta Garraioan, hornitzaileek aplikatzen digutena. • Igoerarik ez harrera-gelan, zerbitzu berezian, LH zaintzan. • Inbertsio ekarpen berezian igoerarik ez da izango.

– UDAKO OBREN ETA EKIPAMENDUAREN FINANTZAZIOA
Aurreikusitako obrak egiteko ditugun barne eta kanpo baliabideen azterketa egiten ari gara. Hurrengo bileran gaia ebatziko dugu.

– BESTE AZTERGAI BATZUK
• ESZEDENTZIAK. 2018-19rako eskatu diren eszedentziak onetsi dira.
• AGENDA 21. Tramitazioaren onarpen ofiziala egin dugu.
• KONTSEILU SOZIALA. Azken bileran aztergai izandako gaiak eta ikasturte berrirako eginkizun utzi direnak adierazi dira.
• MONDRAGON. Ezagutza dibisioaren proiektuaz burutu den lehen fasearen berri eman eta aldekotzat ebatzi dugu.