BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/05/02

– ESKOLA EGUTEGIA 2018-19 IKASTURTEAN
Aitor Elizaran, Maider Herce eta Unai Busturia izan dira datorren ikasturteko eskola-egutegien proposamena aurkeztu dutenak. Partaidetza Sozialeko Organoarekin eta Guraso Foroarekin landu den planteamendua da. Aldaketa txikiak hobetsi dira, sakonak egin ordez.

– EUSKALDUNTASUNA
Ikasturte askotan zehar gure ikastolak euskaldun aktiboak lortzen hamaika jarduera eta egitasmo burutu ditu. Garaiak aldatu dira eta nabari da kalean bezala eskola-giroan euskararen erabilerak atzera egin duela azken boladan, BRANKA izeneko neurketaren datuei so eginez gero. Horren ondorioz, norabidea hausnartzen ari gara eta horri dagozkion baliabideak aztertzen.

– IKASTURTEKO GESTIOAREN EGOERA
Zuzendari Nagusiak urteko planaren helburuak ze lorpen mailatan diren agertu digu. Diru kontuak, berriz, hurrengo bileran agertuko direla iragarri du, apirilaren 30eko itxiera-dataz. Aparteko denbora hartu du, bestalde, aurtengo udan egiteko asmo diren obrak eta hauen gaineko estimazio ekonomikoa azaltzeko. Hurrengo bileran, egoera ekonomikoaren argazkia kontuan izanez, gaia sakonduko da.

– BATXILERGOAN ETA LANBIDE HEZIKETAN IZEN EMATEA
Maiatzaren 2tik 14rako epean izango dira Batxilergokoak eta ekainaren 4tik 15era Lanbide Heziketakoak. Ikasleak eta gurasoak informatzeko bitarteko guztiak prest daude.

– ALMEN BATXILERGOAREN EKITALDI OFIZIALA Batxilergoan egindako obren ekitaldi ofiziala maiatzaren 4an egingo da.

– BESTE AZTERGAI BATZUK

  • KONTSEILU SOZIALA. Azken bileran aurkeztuak izan ziren dokumentuak (Planteamendu Laboralaren testua eta Lanean Gatazkak konpontzeko protokoloa) eta horien gaineko iruzkinak agertu dira.
  • MONDRAGON. Uztailean izango den Kongresurako gure bost ordezkariak izendatu dira.