BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/03/06

– LANEKO BAZKIDE BERRIAK EGITEKO AZKEN EBAZPENA Martxoaren hasieran hogeita sei laneko bazkide berriak egiteko azken ebazpena onetsi du Kontseilu Errektoreak, behin hogeita sei horiek bete behar zituzten tramite guztiak osatu eta gero.

– LAN SARIAK. ERRETRIBUZIO SISTEMA. Aurreko bileran aurkeztu zen testu proposamen berria adostu da, zenbait forma-zuzenketa egin ostean Planteamendu Laboralean dagoenekoz onartuta dauden gainerako atalei erantsita eta, dagozkion egokitzapen formalak eginik, testu osoa Kontseilu Sozialarekin partekatuko da martxoaren 21ean organo horrek duen bileran.

– LANEAN SORTURIKO GATAZKAK KONPONTZEKO PROTOKOLOA
Aurreko bileran zuzendaritzak aurkeztutako zirriborroa aztergai izan ostean, testua onetsi da, zenbait aspektu argitu ostean. Orain protokoloaren orrazketa eta itzulpena egin ostean, Kontseilu Sozialari aurkeztuko zaio eta segidan Kooperatibako profesional guztien jakinean jarriko da.

– DIRU KONTUAN BILAKAERA
Administrari Nagusiak 2017ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagokion ustiapen kontuaren berri zehatza eman du. Emaitza positiboa da eta aurreikusitakoa baino hobeto doa. 2018ko otsailaren 28ra bitarteko aldiari dagokion itxiera egin ostean, 2017-18 ekitaldiaren bilakaeraren perspektiba hobea izango da.

– MATRIKULAZIO KANPAINAREN EMAITZA
2018-19ri dagokion ikasleen izen-emate ofizialaren aldia bukatu da Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Datuak aztertu eta baloratu dira. Labur bilduta, emaitzak positiboak izan dira eta Eusko Jaurlaritzarekin adostuta genuen 2016-2022 planifikazioaren aurreikuspenak bete dira.

– BESTE AZTERGAI BATZUK

  • BAGARA. Otsailaren 22ko batzarraren berri eman da.
  • KONTSEILU SOZIALA. Ordezkaritzaren eguneratzeko kasu jakin bat landu da.
  • ESZEDENTZIA. Eskaera bat onartu da.
  • MONDRAGON. Ezagutza Dibisioaz irekitako azterlanaren barruan Kooperatibak izan duen bileraren berri eman da.
  • BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEKIKO HARREMANA. Ikasturte honetan zehar bigarren hezkuntzako ikasleekin greba eskubideari buruzko araudiaren inguruan izaten ari den prozesuaz eta horren inguruan azken asteetan izan diren gertaerez kontrastea egin da. Prozesuarekin jarraitzea eta, dinamikak berak ahalbidetzen duen heinean, lan egiten ari den ikasle ordezkaritza eta irakasleen arteko taldeak erdietsiko duen proposamena ixtea komeni dela azpimarratu da, Kontseilu Errektoreak ezagutu eta baloratu dezan.