BERRIAK

Kontseilu Errektorea 2017/12/14

 

  • LANEKO BAZKIDEAK EGITEKO PROPOSAMENA

Giza Baliabideen Arduradunak prozesu osoaren berri eman du eta ondoko atalok bereizi ditu:

  • Bazkide berri balizko kopurua. Alegia, ondorengo ikasturteotan zenbat laneko bazkide egiteko aukera dugu? Horretarako 2025 urtera bitarteko gela finantzatuen kopurua proiektatu du, bi aldi kontuan izanez: 2017tik hasita 2021era artekoa eta 2021etatik 2025ra artekoa. Segidan, gela kopuru horri dagokion irakasle kopurua. Horietatik laneko bazkide balizkoa. Eta horietatik zenbat jubilatuko diren 2021era eta 2025erakoan. Azkenik, etapa bakoitzeko kopuruak banatuta ekarri
  • Bazkide berrien profila. Planteamendu laboralean onetsita den profila eta ikastolaren beharrak kontuan izanez, prestatu den txantiloiaren berri eman
  • Hautagaiak eta horiei buruzko informea. Uda aurretik, laneko hautagaien zerrenda handia (53 lagun) egin ostean, prozesua zehaztu eta gero, bi txosten mota edukitzea ebatzi zen: kanpoko enpresa batek eginikoa eta zuzendariek barruan
  • Prozesuaren zaintza. Bai kanpokoa bai barrukoa egiteko oso zorrotz zaindu dira elaborazioa diskretua izatea, elkarren berri ez izatea, (independenteak, alegia).
  • Proposamena ekoiztea. Zuzendaritzak bi bilera monografiko egin ditu proposamena ekoizteko. Kontseilu Errektoreari aurkeztu zaion proposamenean 26 laneko bazkide berri 2018an egitea eta beste 10-12 berri 2021era bitartean, planifikazioa eta aurreikuspen ekonomikoak bete

Puntu honetaraino heldu denean, Kontseilu Errektoreak kontraste luzea egin ostean, erabaki du prozesua onestea, erabilitako berme guztiak azpimarratzea, zuzendaritzak 26 laneko bazkide berri egiteko proposamena onartzea eta azken hitza urtarrilaren 25eko bileran egitea.

Beraz, zuzendaritzari eskatu dio: 53 hautagaiekin banako bilerak egitea, horietan hautagai bakoitzari azalpena egitea eta eskaintza zehaztea. Gabonetako oporren ostean elkarrizketak egingo dira. Urtarrilaren 25eko bileran Kontseilu Errektoreari zuzendaritzak hautagaiei buruzko informe laburra ekarriko dio, eta egin zaion proposamenaren zehaztapena. Orduantxe azken erabakia hartu beharko du Kontseilu Errektoreak.

  • BESTE AZTERGAI BATZUK
    • Eskola-ordutegia eta egutegiari buruz hilaren 12an Arimazubin egin den Profesionalen Batzarraren berri eman
    • Kontseilu Soziala berritzeko, hilaren 11n egin diren hauteskunde emaitzaren berri eman
    • EducaciĆ³n 3.0 ARIZMENDI Espainiako 20 ikastetxe berritzaileen zerrendan agertu dela jakin arazi

Urtarrilaren 25eko bileran lan sarien gaia ixteko proposamena ekarriko dela adierazi da.