BERRIAK

Kontseilu Errektorea 2017/11/30

 

  • BILTZAR PRRESTATZAILEA EGITEKO DEIALDIA

Biltzar Prestatzailea egiteko sasoia heldu da. Iaz horren aterpean Gurasoen Foroa antolatu genuen eta oso emaitza ona eman zuen. Aurten esperientzia hura sakondu nahi genuke.

Hartara, gai estrategiko bat, Kontseilu Errektorea lantzen ari den helburu nagusietarikoa, ekarriko dugu Guraso Forora: eskola-egutegia eta eskola-ordutegia.

Deialdia onartu dugu eta gai ordenan azterlan horrek izango du nagusitasuna.

Abenduaren 19an izango da, Arrasateko Gaztelupe gunean. Guraso guztiak deituta daude. Bertaratzeko asmoa dutenei beren presentzia konfirmatzea eskatuko zaie, tokia ondo prestatzeko.

  • BATZAR NAGUSIA EGITEKO DEIALDIA

Kooperatibako araudiak ezarritakoa jarraituz, Ohiko Batzar nagusiko deialdia onartu da. Batzarra 2018ko urtarrilaren 18an izango da, Arimazubi guneko aretoan, ohiko gai ordenaz.

  • LAN SARIEI BURUZKO ARAUDIA. KONTSEILU SOZIALAREKIN LANDUTAKO PROPOSAMENA

Urriaren 31n eta azaroaren 22an Kontseilu Sozialaren bilerak izan dira eta adostasun zabaleko planteamendurik ez dugu lortu. Baina bada konstatazio bat, oso onartua dena: indarrean dagoen ordainketa sistema alboratzea eta proposatzen den sistema berria indarrean jarri behar dela, batetik; eta profesionalen artean akordioa ez dela handiagoa izango, bestetik. Beraz, Kontseilu Errektoreari iradoki zaio erabaki bat hartzea komeni dela, ahal den ‘bilduena’, eta hurrengo ikasturteetan zehar berrikuspenerako irekita uztea, akordio handiagoak lortzen diren unerako, hain zuzen ere.

Abenduko Kontseilu Sozialeko bileran, gaia lantzen jarraituko dugu.

  • BESTE AZTERGAI BATZUK
    • Santa Teresan izan diren bi ekitaldien berri eman da: Udal eta Auzo mailakoa azaroaren 8an, eta Ofizialagoa
    • Madrilen Berrikuntza-Ikastetxea saria azaroaren 21ean jaso izanaren berri eman
    • Arkitektura Haur Hezkuntzan liburua argitaratu dugula eta horren aurkezpena Arkitektoen Elkargoan 28an egin
    • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Jardunaldi batean Konfiantzaren Pedagogia agertu dugu azaroan
    • Kontseilu Soziala berritzeko hauteskunde eguna abenduaren 11 izango
    • MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorrerako Ezagutza Taldeko hautagaia onartu dugu, eta gure esku hartzea adostekotan gelditu
    • Urtarrilaren 25ean egingo dugun bileran Kontseilu Errektoreak Ikastolen Elkarteko ordezkariak hartuko ditu KILOMETROAK jai ereduaz jarduteko.