BERRIAK

Kontseilu Errektorea 2017/10/26

 

  • 2016-17 IKASTURTEAREN GESTIO TXOSTENA

Kooperatibaren Administrari Nagusiak eta Zuzendariak aurkeztu dituzte helburu nagusien betetze-maila eta ekitaldiaren emaitza ekonomikoak. Planifikatutako helburu guztiak bete dira, finantzazio iturri berriak lortzea izan ezik.. Ez ditugu finantziazio iturri berririk lortu.

Kudeaketa ekonomikoari dagokionez, berriz, emaitza positiboa izan da eta egin ditugun obrak neurri handi batean finantzatzea  ahalbidetu dute.

  • 2017-18 GESTIO PLANA: HELBURUAK ETA GESTIO PLANA

Aurreko bileran Zuzendariak agertu eta adierazi zituen helburuak kontuan izanez, Kontseilu Errektorea zentratu da aurrekontuan. Hartara, Administrari Nagusiak ekarri dizkigun zenbatekoak izan dira aztergai. Kontrastea egin ostean, Gestio plana onetsi dugu.

Aparteko azterketa izan da helburu nagusietako bat: DENBORAK izenburuan biltzen diren eskola-egutegia eta ordutegia. Pasa den ikasturtean egindakoaren berri eman du Zuzendariak eta 2017-18 ikasturterako plan zehatza ekarri du.

  • LAN SARIAK. KONTSEILU SOZIALARI PLANTEATUTAKOA

Kontseilu Sozialarekin lan sariei buruz partekatutakoa eskuratu zaio Kontseilu Errektoreari. Une honetan Kooperatibako lankide guztiak ari dira gaia aztertzen eta iritziak bideratzen. Urriaren 31n Kontseilu Sozialaren bilera izango da eta hor proposamen bat jasotzea espero da, Kontseilu Errektoreak azken erabakia hartu dezan.

  • IKASTOLEN ELKARTEA

Gure ordezkariak jakin arazi digu Ikastolen Elkartea Kilometroak eta beste lau jaien eredua aztertzen ari dela. Proposamen bat egina du eta adierazi nahi digu Kontseilu Errektorean. Egun bat adostekotan gelditu gara.