BERRIAK

Kontseilu Errektorea 2015/05/28

Hona hemen Kontseilu Errektoreak izan zuen azken bileraren berri:

– DIRU KONTUAK
2014-15 ikasturtearen ekitaldi ekonomikoaren egoera aztertu dugu, irailetik apirilera bitartekoa, hain zuzen, gure Administrari Nagusia den Laurane Zubiaren eskutik. Bide onetik goazela ikusi dugu, ezarritako helburuak betetzen ari gara, eta ikasturtea ondo bukatuko dugu, okerrik ezean.

– GURE IKASTOLAREN IDENTITATEARI BURUZKO LANA
Orain arte Ikastolaren Identitateari buruz zer egin den azaldu digu lan horretan ari den Andoni Mujikak. Identitate Foroa sortu, honek ze lan egin duen, une honetan txostena eta bideoa zertan diren eta datorren ikasturteari begira zer planteatzen den agertu zaigu.

– ESKOLA-EGUTEGIA (2015-16)
Partaidetza Sozialeko Organoak (PSO) 2015-16rako proposatu digun eskola-egutegia aurkeztu digute Haur Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako zuzendariek, Aitor Elizaranek eta Elena Errastik. Onetsi egin dugu.

– KIOSKOA ETA IKASTOLAREN BARRUKO INFORMAZIO KANALAK
KIOSKOA martxan jarri behar dugunez, ikastolan zer informazio bide erabiltzen diren aztertu dugu: Lehendakaria, berri emaile; Kioskoa; Ikastolaren bizitza; Gazeta; Zirkularrak; eta Web gunea eta Sare sozialak. Bakoitzean ze gai mota lantzen den argitu dugu.

– BESTELAKO GAIAK
 Partaidetza Sozialeko Organoaren bileraren berri eman zaigu.

 Gure ordezkarien informazio ematea.
Mondragon korporazioaren, Kontseilu Sozialaren eta Erkideko Batzarraren berri eman zaigu.

 Lan bazkide batek egun duen borondatezko eszedentzia luzatzeko eskaerari baiezkoa eman diogu.

 Olarte gunean dugun espazio arazoaren inguruan egin diren gestioen berri eman da.

Deba Garaiko Mankomunitatearekin, Oinarrizko Lanbide Heziketa medio, aspalditik hitzartua dugun lankidetza aldatu beharrean gaudela jakin arazi zaigu. Hori dela eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean egoera berrira egokitzeko baimena tramitatzen ari gara. Egin berri diren hauteskundeen ostean udal agintaritzak eratzen direnean, gainerako xehetasun juridiko eta ekonomikoak itxi beharko ditugu.