BERRIAK

Kontseilu Errektorea 2015/05/11

Hona hemen Kontseilu Errektoreak izan zuen azken bileraren berri

  • BAILARA PROIEKTUA

Bisitari eta proiektu berri baten albistari izan ditugu BAGARAko koordinatzailea Nagore Iraola, LANKIko Igor Ortega bazkidea eta BAGARAn dugun ordezkaria Iñaki Gonzalez. Antza, BAGARAren baitan eta azken hilabeteotan zehar, aztergai izan da kooperatiba-mugimenduaren gizarte eraldaketaren ibilbidea eta egin duten diagnostikoaren gainean Bailara Proiektua izeneko egitasmoa diseinatu dute eta proposamen horrekin etorri zaizkigu.

Era laburrean adierazita, Bailara Proiektuak bertako gizartearen eraldaketa xede du, zenbait ildo estrategiko proposatzen ditu, elkarri lotuak: eraginkortasun energetikoa, hezkuntza kooperatiboa, bertako enpresa eragileen balio gehitzea zenbait zerbitzu eta negozio berri martxan jarriz, enplegu eta ekonomiaren biziberritzea, beti ere gizarte eraldaketaren perspektibatik.

Kontseilu Errektoreak Bailara Proiektuaren lehen arrastoak eta Arizmendiren egitasmo pedagogikoa erabat uztargarri ikusi ditu. Abian jarriko diren lan taldeetan esku hartzeko asmotan gara.

  • BAZKIDE LAGUNTZAILEAK. PARTE HARTZEA ETA ORDEZKARITZA.

Gurasoen esku hartze aktiboa aztertu eta pixkana martxan jartzen ari garen bezala, Arizmendik dituen bazkide laguntzaileena aztertu eta biziberritu egin nahi dugu.

Kontseilu Errektorean ditugun bazkide laguntzaileen ordezkariek eta gure eratzaile Miren Erdoziak hasiko dituzten lehen lanak.

  • AZTERTU GENITUEN BESTELAKO GAIAK
  • Partaidetza Sozialeko Organoaren bilera.

Gurasoen partaidetza aktibatzeko neurriez aritu zela eta, guraso arteko komunikazioa (hainbat asuntoren inguruan) bideratuko duen KIOSKO izeneko tresna bat martxan jarriko da. Une honetan lehen frogak egin dira.

  • Gure ordezkarien informazio ematea.

Kontseilu Sozialaren, Mondragon korporazioaren eta Ikastolen Elkartearen azken bileren berri eman zaigu.