Kontseilu Errektoreak egin duen azken bileraren berri doakizue.
– BATZAR NAGUSIA PRESTATZEA
Datorren 14an, ostegunean, Arimazubi aretoan BATZAR NAGUSIA egingo dugu. Hori prestatzen jardun dugu. Gure azalpenak hobeto egiteko asmoz, han jorratuko ditugun gaiak eta datuak idatziz emango ditugu. Horretarako batzar txostena ekoitzi dugu. Horren ondorioz, ahozko azalpenak laburragoak egitea lortu nahi dugu, Biltzar Prestatzailean egin genuen bezala. Ea lortzen dugun!
– IRAKASLE BATEN ESZEDENTZIA ESKAERA
Arrazoi pertsonalengatik eszedentzia izateko irakasle batek egin duen eskaera onartu dugu.
– PLANTEAMENDU LABORALA
Gure Ikastolaren Planteamendu Laboralaz egiten ari garen barne gogoeta eta eztabaidaren barruan, profesionalek egin dituzten galderak eta datu-eskaeren aurrean Zuzendaritzak Informe bat prestatu du erantzunak biltzeko. Hori eskuratzeko eta aurkezteko Profesionalen Batzarra egingo da hilaren 13an. Gaiaren garrantziak segidako urratsak eskatuko dituenez, prozesua jarraituko dugu Kontseilu Sozialarekin batera.
– KONFIANTZAREN PEDAGOGIAREN LIBURUA
Argitaratu berri dugu Konfiantzaren Pedagogiaren liburua. Amaia Antero da egile nagusia eta Eli Villar azala, ilustrazioak eta diseinu artistikoren egilea. Biak gure ikastolako lankideak. Horiekin aritu dira ikastolako beste lankide ugari. Obra kolektiboa dugu. Hilaren 14an hedabideen aurrean aurkeztuko dugu. Hilaren 18an Arrasateko Kulturaten, hilaren 19an Aretxabaletako Arkupen eta 20an Eskoriatzako Zaldibarren herritar guztientzat irekiak diren hitzaldiak antolatu dira liburuaren edukia adierazteko. Aukera ona duzue lehen eskutik horren berri jasotzeko. Abagunea aprobetxatu!
– BESTE GAI BATZUK
• Lanbide Hezkuntzaren etorkizuneko diseinuaz harremanak Eusko Jaurlaritzarekin ditugu. Ondorengo bi hilabeteotan zehar 2016-2021 planifikazioa aztergai izango dugu beste hezkuntza-etapei buruz ere.
• 2016-17 ikasturteari dagokion matrikula egiteko epe ofiziala hil honen 25ean zabalduko da. Hain zuzen, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
• ISEA, M. LINGUA, TECNALIA eta ARIZMENDI lankide gaituen IKASVRI izeneko proiektua aurrera doa. Eusko Jaurlaritzak diru laguntzatxo bat luzatu digu.
Gure IPARRA: ARIZMENDI 2020 gorputza hartzen ari da HUHEZI-LANKIrekin izaten ari garen harremanetan. Bi fase bereizten dira: lehena aurtengo uztailera bitartekoa eta bigarrena 2016-17 osorik hartuko duena.