BERRIAK

Kontseilu Errektorea 2015/10/22

Kontseilu Errektoreak egin duen azken bileraren berri doakizue ondoren:

– EKITALDI EKONOMIKOAREN ITXIERA (2014-15)
Ohi denez, Laurane Zubia administrari nagusiak 2014-1eko ekitaldi ekonomikoa nola joan zaigun agertu eta adierazi digu. Hartara, galdu-irabazien taula, inbertsio arrunten eta apartekoen argazkia, azken emaitzak eta egoera-balantzea eskura jartzearekin batera, horien gaineko xehetasunak eta iruzkin ugari egin dizkigu. Emaitza positiboa (176.614 €) izan dugu eta gure balantzeak dituen adierazleak (maniobra fondoa, altxortegia, likidezia, zorpetzea, zorraren kalitatea eta garantia) oso ratio onetan dira. Ikuskaritza (auditoria) egiten ari da eta azaroan Kontseilu Errektoreak egingo duen bilerara ekarriko da txostena. Onetsi egin dugu.
– AURREKONTUA (2015-16)
Prozedura bera baliatuz, administrari nagusiak 2015-16ko aurrekontua eskura jarri digu. Hamaika xehetasunekin batera hiru ohar berezi azpimarratu dira: Ez dugu aurreikusi pertsonalaren gastuetan eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzetan igoerarik, ez baitakigu 2016ko Aurrekontu Legeak zer ezarriko duen. Era berean, Oinarrizko Lanbide Hastapeneko sarrerak eta irteerak berdindu ditugu, Mankomunitateak hartutako konpromisoan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzaren datuak ez ditugun arren. Eta azkenik, ikasturte honetarako planifikatu ditugun obrak (Jose Arana eta besteak) ez-ohiko aurrekontu batean sartuko ditugu. Kontseilu kideen iritzi kontrastea egin ostean, aurrekontua onetsi egin dugu.
– PLANTEAMENDU LABORALA
Kontseilu Sozialak urriaren 15ean egindako bileran azaldutako iritzi eta iradokizunak jaso ditugu. Horien gaineko kontrastea egin dugu eta Kontseilu Errektorearen kide batzuek ekarritako beste batzuk mahairatu ditugu. Guztiak kontuan izanez, zera hobetsi dugu: testu berritua prestatzea ahalik eta azkarren behar zituen zuzenketak eginik, zenbait aspektu utzi emendakin prozesurako eta, bereziki, profesionalei egin behar zaien aurkezpena lehenestea. Datorren astean, beraz, azken ñabardurak sartu eta azaroaren 2an ikastolako profesionalen eskura testua jartzea, zuzendaritzak azaldu dezan.
– BILTZAR PRESTATZAILEA
Abenduaren 10ean egingo da. Deialdia onetsi dugu. Ikastolako guraso guztiei dei berezia egiten dizuegu bertaratu zaitezten, bereziki guraso ordezkarioi.
– BESTELAKO GAIAK
• Ikastolen Elkartearen hileroko bileretara joateko, txanda banaketa egin dute Amaia Makazaga, Mikel Egiguren eta Irati Gorostiza kontseilu kideek.
• Eszedentzia baten eskaera onetsi da.
MONDRAGON kongresua azaroaren 25ean izango da.