BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/06/01

– IKASTURTEAREN EKITALDI EKONOMIKOA
Administrari Nagusiak 2017ko irailaren 1etik 2018ko apirilaren 30era bitarteko diru kontuen bilakaera azaldu du. Iaz bezala, emaitza positiboa dugu.

– UDAKO OBREN ETA BESTELAKO EKIPAMENDU PLANA
Aurreikusi dugu bost gunetan (Almen, Arimazubi, Gazteluondo, Gaztelupe eta Ferixaleku) egingo direla uda honetan ekipamenduak eta bestelako obrak. Aurrekontuak jaso ditugu eta une honetan negoziatzen ari gara. Azken erabakia hurrengo egunotan hartuko da.

– IZEN EMATEA BATXILERGOAN
Etapa honetan ikasleek beren izena emateko epea itxi berri dugu. Oso ondo joan zaigu eta planifikazioan aurreikusita genituenak lortu ditugu .

– BISITAK ETA EKITALDIAK

  • Maiatzaren 4an ALMEN guneko Batxilergoaren espazioei bisita eginez ekitaldi ofiziala egin genuen Gipuzkoako Diputatu Nagusia Markel Olano, Aretxabaletako eta Eskoriatzako alkate eta zinegotziak, zenbait ikastolatako zuzendariak, eta Ikastolen Elkarteko eta Kooperatiba Taldeko ordezkariak bertan genituela.
  • Maiatzaren 24an Gipuzkoako Foru Aldundian liburu baten aurkezpena egin zuen ikastolak. Arkitektura Batxilergoan izenburua duena. Berrogeita hamar lagunetik gora bildu zen: arkitektoak, ikastola eta ikastetxetako zuzendariak, eta zenbait enpresatako arduradunak.

– BESTE AZTERGAI BATZUK

  • KONTSEILU SOZIALA. Azken bileran aztergai izan zen Portfolioaren berri eman da.
  • MONDRAGON. Ezagutza dibisioaren proiektuari buruz egiten ari den lanaren berri eman da.
  • IKASTOLEN ELKARTEA. Ikastolen Elkartea bailaretan egiten ari den bileren berri eman da.