BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2021/03/25

– KONTSEILU ERREKTOREAREN ARDURADUNAK BERRESTEA
Bi urte bete dira Kooperatibaren Kontseilu Errektorearen Lehendakaria, Lehendakariordea eta Idazkaria izendatu zirenetik. Orduan erabaki zenez, ardura horietarako hautatu ziren kideek bi urtez jardun eta gero, erabakia aztertu eta une honetan zegokiona ebatzi behar zen. Horrelaxe egin dugu eta une honetan ari garenok gure arduretan jarraituko dugu.

– BATU ARRASATEN
Gaurko bileraren denborarik handiena gai hau aztertzen erabili dugu. Zuzendaritzari azken bileraren ostean eskatu zitzaion balizko aukerak sortzea eta Kontseilu Errektoreari eskaintzea. Horrela egin da eta guztiak aztertu ostean ondoko erabakiak hartu ditugu:
(1) GURA proiektua (6-10 urte) oraingo guneetan mantentzea. Alegia, Almen, Arimazubi, Gazteluondo eta Santa Teresa guneetan.
(2) BATU proiektua (10-14 urte) inplementatzea 2021eko irailean.
(3) Arrasaten inplementatuko dugun BATU proiektua ondoko era honetan kudeatzea:
• Lehen Zikloa (10-12 urte) Santa Teresan eta Arimazubin. Gazteluondon diren adin honetako ikasleak Arimazubin bertakoekin batera arituko dira.
• Bigarren Zikloa (12-14 urte) Gazteluondo gunean egitea. Santa Teresan diren adin honetako ikasleak Arimazubin ari direnekin bateratuko dira.
(4) Inplementazioaren kanpo ebaluazioa 2023an eta 2025ean egitea, bai Almenen, baita Arrasateko guneetan ere.
(5) Kanpo ebaluazioak agertuko dituen emaitza eta ondorioak kontuan izanez, hobekuntza pedagogikoekin batera, ikasle eta irakasle antolaketa berraztertuko da.
(6) BATU proiektua inplementatzeko, Almenen, Arimazubin eta Gazteluondon beharrezkoak diren obrak planifikatzea eta egitea.
(7) Erabaki hauen berri zehatza ematea, xehetasun guztiekin, prozesu parte hartzailean aritu diren profesionalei eta guraso ordezkariei Aste Santuko oporren osteko lehen asteetan zehar:

  • Apirilaren 12an, Zuzendaritza Kontseilua
  • Apirilaren 13an, Arrasateko laneko bazkideak (HH, LH eta DBH1
  • Apirilaren 15ean, Partaidetza Sozialeko Organoa eta Guraso Foroa (HH, LH eta DBH1eko guraso ordezkariak)