BERRIAK

KONTSEILU ERREKTOREA 2021/02/25

– ERREKTORE KIDE BERRIAK ETA BETERANOAK BATERA
Arizmendiren Batzar Nagusiak hilaren 11n izendatutako kontseilu errektore kide berriak aurkeztu dira. Hauxe zen horien lehen bilera eta, aldi berean, irten behar zutenen azkena, agurrekoa.

– ZUZENDARI NAGUSIA IZANGO DENA BILERAN
Aurtengo irailaren 1ean gure zuzendari nagusia izango den Inazio Barañano gaurko bileran gurekin izan dugu. Hemendik aurrera partaide izango da Kontseilu Errektorearen bileretan. Arizmendiren hurrengo etaparen estrategia prestatzeko lanetan ari da eta apirilean proposamena ekarriko digu.

– BATZAR NAGUSIA BALORATZEA
Hilaren 11ko Batzar Nagusiaren kudeaketa eta bildutako datuak aztertu ditugu. Alde batetik, teknikoki gustura gelditu
gara eta MONDRAGONi gure esker ona agertu diogu. Bestetik, 2014tik 2021era bitarteko batzarren asistentziaren datuak eta kudeaketa-txostenari buruzko bozketa-emaitzak analizatu eta baloratu dira.

– EKITALDIAREN KUDEKETA ETA KONTUAK
Administrari Nagusiak eta Zuzendariak 2020-2021 helburuak eta aurrekontuaren kontrolari buruzko datuak aurkeztu eta adierazi dituzte. Betetze maila eta diru kontuak ondo doaz.

– MATRIKULAZIOA
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan izan dugun izenematearen datuak agertu dira. Aurreko urtekoekin alderatu ditugu. Lehen Hezkuntzan eta DBHn fidelizazio maila ia betebetekoa izan da, eta Haur Hezkuntzan jaiotza-tasaren inpaktua nabaria da.

– BATU ARRASATEN
Urtarrilean eta otsailean zehar guraso ordezkariekin, laneko bazkideekin eta antolatu diren gurasoen foro zabalekin izan
diren bileren berri eman zaigu. Lehen balorazioak egin ditugun arren, martxoaren 1ean izango den bileraren datuak jaso ostean, martxoaren 11n azterketa monografikoa egingo du Kontseilu Errektoreak. Egun horretan, gaur bezala, etapa horietako zuzendariak gure artean izango ditugu.

– BESTE GAI BATZUK

  •  Umea zaintzeko eszedentzia onetsia da.
  • MONDRAGON, Kontseilu Soziala, Ikastolen Elkartea eta Hezkuntza eremuko egoera hizpide izan ditugu.