BERRIAK

Zuzendari Nagusiaren aukeraketa prozesua

Kontseilu Errektoreak, besteren artean, hurrengo Zuzendari Nagusiaren aukeraketa prozesua gidatzea eginkizun dauka eta ez da ez edonolakoa.

Zortzi urtetako zuzendaritza aldia osatu  eta egungo Zuzendari Nagusia erretiroa hartzera doan honetan, bere ordezkoa hautatzera goaz.

Gaiak duen garrantziaz jabetuta, egiten ari garen bidearen berri eman nahi dizugu. 

  • Kontseilu Errektoreak 2019ko abenduaren 19an zuzendari nagusiaren profila onetsi zuen. Profil hau da prozesu honen oinarria, zuzendaritzarekin elkarlanean eta Kontseilu Sozialarekin kontrastea egin ostekoa oinarria, alegia. 
  • Hautaketa honetan laguntzeko kanpoko aholkulari talde bat hartzea erabaki dugu, LKSNext.
  • Hautaketa honen ardura hartuko duen errektore kideek osatutako batzordea izendatu dugu, prozesua gidatu eta proposamena Kontseilu Errektore osoari aurkez diezaion, honek dagokion erabakia har dezan. 

Arizmendi ikastolarekiko atxikimendu berezia daukan eta onetsitako profilarekin bat datorren pertsona bilatzea da helburua.

Osasun krisiak ez digu bidea erraztu baina ziur gaude zailtasunak-zailtasun, erantzukizunez, eskuartean dugun erronka hau ere aurrera aterako dugula.

Interesa duten pertsonek, 15 eguneko epean, helbide honetan sartu eta CV atxiki beharko dute.