BERRIAK

“Zu hemen zaude, AEK ere bai”

Lelo honekin euskara ikasteko matrikulazio kanpaina abian jarri zuen AEKk irailaren 3an Gasteizen. Debagoieneko AEKk kanpaina A1 eta A2 maila daukatenei begirakoa dela azpimarratu du; ulertu zerbait, apur bat erabili… Lehengo 2.eta 3. urratsekoak eta total praktikoa izango da, ulermenari eta erabiltzeari begira.

Astean hiru egun izango dira 14:45etik 16:15era. Matrikula irailaren 2tik 27ra bitartean egongo da zabalik. Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren bekak eskuratzeko aukera ere izango da. 

Helburuak: A1 eta A2 mailetako ulermena eta mintzamena

  • Elkarrizketa informaletan lankide eta lagunen arteko narrazioak
  • Egunean zehar egin dena elkarri kontatu. Berriak.
  •  Hurrengo egunean egingo dena kontatu. Planak.
  • Aurreko egunean egin zena kontatu.
  • Elkarrizketa informaletan lankide, familia edota lagunen artean azalpenak
  • Pertsonen aurkezpen orokorra egingo du (familia, lagun, lankide)
  •  Bere ingurua deskribatuko du  ( lantegia, etxea, auzoa, eskola.)
  • Bere gustuak, beharrak, nahiak, aukerak azalduko ditu.
  •  Elkarrizketa informaletan instrukzioak
  • Senide, lagun edota lankide bati egin beharrekoa azaldu, beti ere eguneroko gauzei buruz eta ondo ezagutzen dutenei buruz.
  • Zerbait egin beharra azaldu eta horretarako arrazoiak
  •  Prozesu ezagunak azaldu agindu sinpleak erabilita
  • Oharrak  telefonoz eta watsappez.
  • Mesedeak eskatu, aholkuak eman, abisuak, hitzorduak…

Informazio gehiago AEK euskaltegi berrian: 

Iturriotz 21, behea, Arrasate   943 770369 – arrasate@aek.es

twitter.com/debagoienekoAEK   www.facebook.com/debagoieneko.aek