
Ikasturte honetan Almen guneko Aretxabaletako guraso talde bat, LH 1eko ikasleak gunera hurbiltzeko antolatu dira. Guraso arduradunek, umeak talde handian hartu eta Almenera iritsi arte lagundu diete. Hamabost bat familia animatu dira ekimenean parte hartzera.
Ikastola osasungarri eta iraunkorragoan sinisten dugulako, Almeneko mugikortasun kontuetan modu positiboan eragitea nahi dugulako, eta bidean ere, egunero Ikastolara taldean etorrita, asko ikasten delako!
Zorionak eta eskerrik beroenak, elkarlanean eta modu antolatuan ekimen hau aurrera eraman duzuen familiei! Bideoa.