
Urtero lez, aurten ere Santa Ageda bezpera egunean, otsailaren 4an, Arizmendi ikastolako gaztetxoak eztarriak berotu eta koplak abestera irten ziren. Gazteluondokoak Olartekoekin, Arimazubikoak Uribarrikoekin, Almenekoak Basabeazpikoekin eta Santa Teresa eta Umezaintzakoak beraien guneetan.
Gazteluondokoak Olarteko 5 urtekoekin batera, Santa Ageda korukoak, gurasoak, aiton-amonak…. herriko plazara hurbildu ziren eta txalo zaparrada artean txikiek 4 abesti kantatu zituzten: Arrasaten ohikoa den Onetsi, Santa Ageda koplak, Elurra Teilatuan eta bukatzeko Santa Ageda bezpera. Ondoren, Santa Ageda korukoek kantatu zuten eta ekitaldiari amaiera emateko denok elkarrekin Elurra teilatuan abestu zuten. Argazkiak.
Santa Teresakoek, aldiz, Santa Agedako korukoekin batera gunean bertan abestu zizkieten koplak senitartekoei. Argazkiak.
Umezaintzan Santa Ageda doinuak eta opil goxo usainak nagusi izan ziren bazter guztietan. Hiru, lau eta bost urteko haurrek argi utzi digute sukaldean primeran moldatzen direla. Etxetik ekarritako osagaiekin San Blas opil ederrak prestatu dituzte egun hauetan… usain ona bezain zapore goxoa!! Hau gutxi balitz, etxetik makilak ekarri eta eztarriak urratuz Santa Ageda abestia gogoz abestu zuten… hasieran Umezaintzako txikienei eskainitako emanalditxoan eta ondoren Ikastolara hurbildu ziren Santa Agedako korokoei. Argazkiak.
Arimazubiko 1. eta 2. mailakoak, Uribarriko 4. eta 5. urtekoekin batera, Arimazubira, San Andresera, … joan ziren abestera. Ostean, Arimazubiko jolastokian, Santa Ageda koroarekin batera, ikasle guztiek Santa Ageda abestia abestu zuten. Argazkiak.
Almeneko LH3 eta 4koak Basabeazpikoekin batera kalez kale Santa eskean atera ziren Aretxabaletan, haurrak eta familiak elkarrekin. Eguraldia lagun, kaleak alaituz, esker kopla ugari abestu zituzten., Almenekoek ederki zaindu zituzten Basabeazpiko txikiak eta goiz polita pasa zuten elkarrekin. Oles eta oles , aterik ate, eztarriz sano gabiltza…. Argazkiak.