BERRIAK

ZIKLOMETROAK: ikastola guztiak bizikletaz

Kilometroak ospatzeko hilabete bakarra falta den honetan, aurten ere zuengana gatoz ZIKLOMETROAK ekimenean parte hartzeko eskaria luzatuz. ZIKLOMETROAK ekimenarekin Gipuzkoan dauden 29 ikastolak bizikletaz egun batean lotu nahi dira. 

Irailaren 15an gauzatuko da eta Zarauzko ikastolatik emango zaio irteera. Ondoren, ikastola bakoitzak txanda hartuz, hurrengo ikastolaraino joan beharko da txanda emateko.

Oraingo honetan guraso eta langileei luzatzen dizuegu gonbitea. Ferixalekura arratsaldeko lehengo orduan helduko da eta Bergarako Aranzadi ikastolara joango gara bizikletaz. Asmoa ez da oso ekitaldi masiboa antolatzea, beraz parte hartzeko prest bazaude bidali e-posta bat gibarzabal@arizmendi.eus helbidera. Hurrengo astean zehaztuko dugu ordua.