
Apirilaren 25ean Arizmendi Ikastolako Zereginen Ikaskuntzarako Gelako ikasleak eta irakasleak (ZIG) Garagunera hurbildu ziren. Goyeneche Fundazioa dela eta, Garagunen egunerokoan egiten dutena azaldu zieten hauek (errutinak, jarduerak…).
ZIGekoek adierazi digute tarte atsegina igaro zutela, eta plazer bat izan zela bertatik bertara ezagutzea egiten dutena. Eta Garagunekoak beste egun batean Ikastolara bisitan etor daitezen, gonbidatu dituzte dagoeneko!