BERRIAK

ZIG gelako ikasleen agurra Arantza Urrutiari

Astelehenean, Iurretako suhiltzaileen parkea bisitatu zuten Gaztelupeko ZIG (Zeregin Ikaskuntza Gela) gelako ikasleek. Azkeneko urteetan gela horretako irakasle izan den Arantzak erretiroa hartu zuen astelehenean bertan, eta hori ospatzeko prestatu zuten txangoa.

Suhiltzaileek paregabeko bisita antolatu zieten: ikasleak garabira igo ziren, tirolinan ibili, mangerak probatu, euren arropak jantzi…. Ederto ibili ziren benetako suhiltzaile bihurtuta! Argazkiak.