BERRIAK

Zientzia eta teknologiaren astea

Aurten hamaika ekitaldi berrasmatu egin behar izan dira, on-line formatuan aurrera eramateko. Garaia Parke teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatzen duen Zientzia eta Teknologiaren astearekin ere antzera pasatu da. Antolatu, antolatu dute, baina bideo-deiaren bidez egin behar izan dute. Bertan parte hartu dute Almen eta Gaztelupe guneetako Batxilergoko ibilbide teknologikoko eta zientifikoko ikasleak. Hizlariek beraien ikasketen buruz hitz egiteaz gain, laneko esperientzia, motibazioa, etorkizuneko lanbideak, ZTIM munduaren etorkizuna…moduko gaiak ere landu dituzte.