BERRIAK

Zapatuan, Eskolarterko Abesbatzen 29. Topaketa
abesbatzen topaketa_2016

Urtero bezala aurten ere Arizmendi Ikastolak Eskolarteko Abesbatzen Topaketa antolatu du datorren larunbaterako, apirilaren 1erako. Ekitaldia Arrasateko Amaia Udal Antzokian ospatuko da eta bertan Eskoriatza, Aretxabaleta Arrasate eta Oñatiko 250 haur inguruk parte hartuko dute.

Guztira sei talde aurkeztuko dira
Oñatitik bi talde etorriko dira, Txantxiku Ikastolako abesbatza eta Urgain Eskolakoa eta gainerakoak Arizmendi ikastolak dira, Umezaintza, Gazteluondo, Almen eta Gaztelupe gunekoak, hain zuzen. Adin guztietako haurrak ikusi eta entzun ahal izango ditugu, txikienak lau urte eta nagusienak 15 urte dituelarik, hau da, Hau Hezkuntzatik hasi eta DBHko ikaslez osatutako taldeak igoko dira oholtzara.

Aurtengo gaia, pakea
Topaketa hauen helburuak hainbat dira. Alde batetik, kantu zaletasuna suspertzea, eta horrekin batera, haurra edota gaztea taula gainean talde baten partaide sentitzea eta bere ahotsa “musika tresna” erraldoi berezi baten parte dela ohartzea. Bestetik, bizikidetza eta elkartasun baloreak musikaz ere landu daitezkeela konturatzea. Izan ere, urtero bat hartzen da topaketaren lotura edo oinarri moduan, eta aurtengoa pakea izan da.

Larunbatean abestuko dituzten kantu guztiak elkartasuna, berdintasuna, pakearen inguruan izango dira. Horietako batzuk honakoak izango dira: Pirritx eta Porrotxen “Munduko Loreak”, Barcelona 92an ezagutzera eman zer “Amigos para siempre” eta The Beatles taldearen “Let it be” abestiaren euskarazko bertsioa.

Aurtengo laguntza, Chrysalis elkartearentzat
Ekitaldia 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 3€ren truke lortu ahal izango dira egunean bertan antzokiko leihatilan. Urtero bezala sarrerekin jasotako %25a elkarte batera bideratuko du Ikastolak, eta aurtengoan Chrysalis elkartearii eskainiko zaio diru hori eta taldeko ordezkari batek larunbatean bertan oholtza gainean jasoko du ikastolaren laguntza hori. Debagoienako entzuleek ikuskizun polita eta hunkigarriaz gozatzeko aukera paregabea dauka larunbatean Arizmendi Ikastolaren eskutik.

Iazko argazkiak