BERRIAK

Zapatuan abesbatzakoen kontzertua San Frantzisko elizan

Eta ez dira kantari bakarrak ikastolako abesbatzakoak izango, izan ere, aurten ikastolakoak Valenciako Marni eskolako abesbatzarekin trukea egiten ari direnez, haiek ere izango ditugu Arrasateko S. Frantzisko elizan arratsaldeko 20:00etan. Gaur iritsiko dira eta martitzenera arte gurean izango dira. Ikastolako abesbatzako kantariek, berriz, ekainaren 8tik 11ra bueltatuko diete bisita. Valencian igaroko dituzte lau egunok, eta hiriburuan bertan eskainiko dute kontzertua ekainaren 9an. Izango dugu egonaldi horren berri aurrerago; hasteko, musikaz gozatzeko aukera asteburuan bertan! Kultura Gidan, jasoa.