BERRIAK

Zaintza zerbitzukoak ekintzaz blai
Uztaileko zaintza

Udalekuak ez ezik, zaintza zerbitzua ere eskaini ohi du ikastolak uztailean Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Azken urteotan bezala, aurten ere Arimazubin kokatu da eta ekainaren 19an hasita uztailaren 28ra arte egongo da zabalik, 7:30etik 18:00ak arte.
Aurtengoan, 30 eta 55 ikasleren arteko kopurua osatuko da astearen arabera, horietako batzuk udalekuetan ere parte hartzen ari direlako. Lau hezitzaile ari dira zaintza zerbitzuan kudeatzen eta ekintzak prestatzen. Beste ekintzen artean, herriko jolas-parkeetara joan-etorriak egiten dituzte, astero egun osoko irteera bat ere bai eta egun beroetan igerilekua jarri ohi dute ikastolako jolastokian. Aurreko astean, Garagartzara egin zuten egun osoko irteera, bertako errekan jolastuz eta hango kobak bisitatuz. Ederto dabiltzala esan digu Aritz Elorza arduradunak.

Argazkiak