BERRIAK

Zabalik LHko matrikulazio epea

Ekainaren 3tik 14ra egongo da zabalik izen ematea Lanbide Heziketan. Erdi eta Goi Mailan lau heziketa ziklo eskaintzen ditu Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketak: Osasun Larrialdiak, Erizaintzako Zaintza eta Mikroinformatika, hauek erdi mailakoak, eta Gizarte eta Kirol Animazioan Irakaskuntza, goi mailakoa. Bestalde, Oinarrizko Lanbide Heziketan bi profil eskainiko dira: Sukaldaritza Laguntzailea eta Etxebizitzen Mantenua (iturgintza beroa). Informazio gehiago www.arizmendipro.eus.