BERRIAK

XXI. Mendeko Etxebizitzen Jardunaldietan etxola bat eraikiko dute
eraikuntzako jardunaldiak

Maiatzaren 22an egingo dira ,Arizmendi Ikastolaren Lanbide Heziketak antolatuta, XXI. Mendeko Etxebizitzen jardunaldiak Kulturaten (Arrasate) 09:00etatik 14:00etara. Bederatzigarren aldi honetan berrikuntzarik egongo da, izan ere, karezko mortairuei buruzko ikastaro batekin osatuko dituzte jardunaldiak. Aurreko urteetan bezala, eraikuntzaren sektorean aritzen direnenei ez ezik, gainerako interesatuei ere zuzenduta daude.

Eraikuntza eta osasuna, aurtengo gaia; karezko mortairuen ikastaroa, aurtengo berrikuntza
Bioeraikuntzari buruz jardungo dira, aurten, XXI. Mendeko Etxebizitzen IX. Jardunaldietan zortzi hizlari. Bioeraikuntzaren baitan, eraikuntzen kalitateak osasunean nola eragiten duen izango dute hizpide gai horretan aditu diren profesionalek, hain zuzen. Baina horretaz gain, aurten, ikastaro praktiko bat ere egingo da. Aurreko egunean, ikastolaren Umezaintzako gunean lastozko etxola bat eraikiko da eta jardunaldien osteko egunean, larunbatean, etxolari akabera emango zaio, karezko mortairuak erabiliz. Ostiraleko jardunaldietan hizpide izango dute jarduera praktiko hori.

Bost hitzaldi izango dira, eta hizlarien arteko bi, alemaniarrak
Zortzi aditu bost hitzalditan hizlari, eta honakoak gaiak: Etxebizitzaren eragina osasunean (Amaia Iriarte), Bioeraikuntzako balore osasungarriak eta neurketa metodologia (Mikel Martinez eta Aitor Axpe), Eraikuntza ez jasangarriaren kostea (Ana Belen De Isla), Akabera naturalaren abantailak pertsonaren osasunean (Paloma Folache eta Alfonso Zavala), Autoeraikuntza jasangarria. Nola eraiki etxe jasangarria legea betez (Petra Jebens eta Alfred Zirkel). Azkeneko bi horiek Alemaniatik etorriko diren adituak dira bioeraikuntzan.

Umezaintzako etxola: eraikuntzan trebatzeko eta haurrek biltegia izateko
Bide batez bi mandatu egingo dira, hortaz. Arizmendi Ikastolaren Umezaintzako guneak (Haur Hezkuntzakoa) negutegia eta ortua ditu, eta horregatik aukeratu da gune hori, apropos, etxola eraikitzeko. Biltegi faltan, oso ondo datorkie lan-tresnak gordetzeko. Arizmendi Ikastolaren beste egiteko bat ere betetzen da, horrela, etapen arteko lankidetza, alegia. Kasu honetan, gainera, ikastolako nagusienak txikienekin. Ostegunean, maiatzaren 21ean, egingo da beraz, lehenengo zatia, haurrek eurak parte hartuz buztinarekin paretak osatuz, eta larunbatean, maiatzaren 23an, Umezaintzan bertan azken lanak, etxolaren amaiera karezko mortairuak erabiliz.