
Batxilergoan, oporrak iristearekin batera, bukaera emango diete hainbat proiekturi. Almenekoek ostiralean egin dute Personal Trainerrekoek osasunaren inguruko simposioa, XNOkoek albistegi kritikoa grabatzeko lanak ere amaitu dituzte eta Eraikuntzakoek, haien maketa eta proposamenak aurkeztu dituzte.
Tartean, Kepa Larrearen hitzaldia entzun ahal izan zuten, Ana Galarraga zientzialari eta dibulgadoreari elkarrizketa egin ahal izan zioten eta Goienako bisita ere egin zuten ikasleek bertako Oihanen Agirreren eskutik, baina, aurten, denak bideo-deiaren bitartez egitea izan da nobedadea. Milesker denei, haien ekarpenak egiteko prestutasuna erakusteagatik.