BERRIAK

Valentziara bidean dira abesbatzakoak

Arizmendi Ikastolako 64 kantari Valentziarantz atera dira goizean asteburua bertan pasatzeko. Valentziako Marni eskolako abesbatzakoekin truke baten parte hartu dute aurten, eta maiatzean eurak gurean egon ostean, bisita bueltatzeko unea iritsi zaie gure kantariei. Hainbat kontzertutan parte hartuko dute, eta bide batez, Valentziako hondartzak eta ingurua bisitatuko dute, esaterako, Fallen museoa. Leire Zamakola eta Rakel Murgiondo irakasleak izango dituzte bidelagun, eta ekainaren 11n itzuliko dira.