BERRIAK

Valentziako kontzertuetan txalo zaparrada ikastolako abesbatzakoei

Aurreko asteburuan, egubakoitzetik astelehenera, Valentzian izan ziren Arizmendi Abesbatzakoak hango eskola batekin elkartrukean. Egubakoitzean, heltzearekin bat, Casa Caridad aterpetxean kontzertua eskaini zieten bertakoei, eta hurrengo egunekoan bezala, benetan hunkigarria izan zen, batzuek lehenengoz entzuten zuten-eta haur abesbatza bat, eta negarrari eutsi ezinik egon ziren. Zapatuko kontzertan, Marniko abesbatzakoekin batera, maila bikaina eskaini zuten gure kantariek, eta txalo zaparrada handia jaso zuten entzuleen aldetik. Zapatu goiza eta domeka Valentzia eta ingurua bisitatzeko aprobetxatu zuten. Ez dituzte, ez, erraz ahaztuko han bizitakoak! Primeran ibili ziren. Argazkiak eta bideoa.