BERRIAK

Uxue Alberdi bertsolari, idazle eta literatur sarituari elkarrizketa

Urtero bezala, Ttak eta AED elkarteen laguntzaz, euskara motibazio saioak antolatzen dira gazteak euskararekin duten harremana sendotzeko eta inguruko erreferente euskaldunen testigantzak gertutik jasotzeko.

Aurtengoan, Uxue Alberdi etorri zen eta Batxilergoko ikasle diren Ttakeko kideen eskutik, elkarrizketa interesgarri bat egin zuten bertan entzule ziren 200 ikasleren aurrean.

Bertan bizitakoa, 4.mailako ikasle den Oihan Loitik laburbildu digu bideo txukun batean. Biba Ttakeko ikasle euskaltzaleak, eta gora Oihan egin duzun lan txukunagatik! Bideoa.