
Datorren astean, asteartetik aurrera hiru egunetan, USE probak (Unibertsitaterako Sarbide Probak) egin beharko dituzte batxi 2ko 127 ikaslek. Aurten, gainera, Covidaren eraginez azterketok ohiko moduak malgututa egingo dituzte. Gaztelupe gunekoek Eibarren egingo dute eta Almen gunekoak, ohituraz Eibarrera joan badira, aurten Donostiara joan beharko dira; psikologiako fakultatera, zehazki. Osasun neurriak ere zorrotz bete beharko dituzte egun horietan azterketetako eremuetan eta sartu-irtenetan.
Imajinatuko duzuen bezala, batxiko eremuetan giroa bor-bor egoten da egunotan. Lan-giroa, dena prestatuta eukitzeko irrika, urduritasuna, bukatzeko gogoa… horiek denak elkartzen zaizkie egunotan. Animo guztioi!!