BERRIAK

USE azterketen atarian

Datorren astean Batxilergoko 2. mailako ikasleek 3 egunetan egingo dituzte USE probak. Almenetik 47 ikasle joango dira Eibarrera eta Gaztelupetik 75, lehenengoak Ingeniaritza Eskolara eta bigarrenak Armeria Eskolara. Covid-19aren ondorioz, sekula baino beranduago egingo dira USE azterketak. Azterketen eredu eta edukiak malgutu eta moldatu egin dituzte, hainbat ikastetxetan programazioa garatzeko arazoak izan dituztelako. Probak egiteko momentuan ere, osasun protokoloak gehituko zaizkie ohiko kezka eta urduritasunari. Egun guztietarako ikastolatik autobusak antolatu dira Eibarrera joateko eta irakasleen presentzia Eibarren bertan ere bermatu da, urtero bezala, babesa emateko helburuarekin. Animo, gutxi falta da eta!