BERRIAK

Urrezko Astakiloak E. Mondragon irakaslearentzat eta S. Teresarentzat

San Isidro jaien bueltan banatu ohi diren Urrezko Astakiloak, aurtengoan, ikastolan geratu dira. Auzotarrek Santa Teresari aitortu nahi izan diote azken urteotan auzoaren alde egin duen lana, eta bide horretan ezinbesteko giltza izan den Eukene Mondragon irakasleak ere jaso du eskerrona. Santa Teresako kideek hunkituta, hurrengo urteetan ilusio berberaz jarraitzeko gogoa adierazi zuten. Zorionak, Eukene eta zorionak, Santa Teresa! Argazkiak.