BERRIAK

Uribarrikoek opari berezia jaso zuten Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunean

Pasaden ostiralean ere, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunez, Uribarri guneko 2 urteko gelako umeek opari berezia jaso zuten Aitziber Lopez Elorza eta bere alaba Ainhoaren eskutik. Oparia Aitziberrek berak idatzitako “Inventoras y sus inventos” izeneko liburua izan zen. Emakumeek egindako eguneroko asmakarien bilduma polit eta atsegina erakusten du liburuak. Asmatzaile gehienak ezezagunak diren arren, gure umeek ezagutu behar dituzte, izan ere, eguneroko bizitza erraz eta atseginagoa izatea lortu dute. Hizkuntza ezberdinetan argitaratu da, eta euskaraz argitaratzeko ahaleginean dabil Aitziber. 

Gazte gaztetatik erreferenteak behar ditugulako, mila esker egindako lanagatik, Aitziber!