
Aratusteei hasiera ematen lehenetakoak izan ohi dira Eskoriatzakoak. Horrela, atzo Eguen Zuri izanik, Urdelardero ospatu zuten Almenekoek eta Jose Aranakoek elkarrekin. Haurrek ziria txorixo eta jaki goxoekin eraman zuten ikastolara eta gero kalez kale kantuan ibili ziren. Bukatzeko herriko plazan elkartu ziren eta udalak eskainitako txistorra jan zuten. Goiz bikaina pasatu ondoren, arratsaldean ere festan jarraitu zuten txotxongilo saioarekin eta bolo-boloarekin. Argazki-bilduma.