BERRIAK

Umezaintzakoen Gabon-kantak Iturbiden
Umezaintzakoen Gabon-kantak Iturbide egoitzan

Aurreko ostiralean, Umezaintzako bost urteko haurrak Iturbide Egoitzara joan ziren bertako aitona-amonei Gabon-kantak eta dantzak eskaintzera. Urteroko hartu-emana da honako hau, eta, ohi bezala, irakasleen eta bertako arduradunen esanetan “ederra izan zen ekitaldia”. Ikasleek ez ezik, bertakoek ere bikain abestu zituzten hainbat Gabon-kanta, eta haurrek, gainera, Olentzeroren ezusteko bisita izan zuten.

 

Argazkiak